sábado, 28 de marzo de 2009

video

Gure lehen eguna



Gaur, uztailak 11, udalekuetako lehen eguna izan da eta argazkiak ikusten duzuen bezala, itsasontziz heldu gara Zuhatza irlara. Itsasontzian geunden bitartean, abesti pare bat kantatu ditugu. Motxilak logeletan utzi ostean, jan egin dugu eta zenbait jolas egin ditugu elkar ezagutzeko.


Kaixo gazteok!
Zuen uda originala izatea nahi? Ba, hemen duzue aukera paregabea!
Ez itxaron gehiago eta etorri Zuhatzan egingo doguzan udalekuetara!
Bertan ekintza desbardinak egiteko aukera izango duzue, besteak beste, optimista, surfa, wind-surfa, piragua, pedaloa, arrauna,...
Kirolaz gain beste ekintza batzuk ere aurkezten dizkizuegu: jolasak, dantzak, kantak, gaubelak, disko-festa,...
7 eta 13 urte bitarteko gaztea bazara eta ekintza hauek guztiak egiteko irrikitan bazaude, etorri Zuhatza irlara uztailaren 11tik 18ra. Apunta zaitez azkar 50 leku baino ez ditugu eta!
Informazio gehiago nahi baduzu gure bloga bisitatu, bertan behar duzun guztia egongo delako.
Anima zaitezte!!